Augure
![An augur holding a lituus, the curved wand often used as a symbol of augury on Roman coins](http://upload.wikimedia.org/wikipedia/commons/thumb/e/ee/Augur%2C_Nordisk_familjebok.png/220px-Augur%2C_Nordisk_familjebok.png)
Augurea Antzinako Erromako apaiz igarlea zen; hegaztien kantua, hegaldiak, jateko era, barrenkiak, eta abar erabiltzen zituen horretarako. Augureek garrantzi handiko taldea osatzen zuten Erroman, besteek ez bezalako eskubideak zituzten, ohore handia, eta ez zen ezer egiten haien iritzia kontuan hartu gabe; Zizeron bera ere augure izan zen. IV. mendearen bukaera aldera ezkutarazi zituen Teodosiok.
Erreferentziak
Kanpo estekak
Datuak: Q215909
Multimedia: Augurs / Q215909
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.