FC Zenit San Petersburgo
Ezizena(k) | Zenitchiki ("kainoi antiaereoak") | ||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Sorrera | 1925 | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Futbol zelaia | Krestovsky Stadium edukiera: 68.134 lagun inaugurazioa: 1925 (2017) | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Presidentea | Alexander Medvedev | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Entrenatzailea | Sergei Semak | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Liga | Errusiako futbol liga | ||||||||||||||||||||||||||||||||
2023-24 | 1.a | ||||||||||||||||||||||||||||||||
Webgunea | Webgune ofiziala | ||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||
FC Zenit (errusieraz Футбольный клуб Зенит) San Petersburgoko futbol talde bat da, Errusia. Sobietar Batasunaren garaian titulu bakanen bat irabazi bazuen ere XXI mendean Errusiako talderik onenetakoa bihurtu da eta 2008an UEFA Kopa eta Europako Superkopa irabai zituen.
Historia
Sobietar Batasuneko garaia
San Petersburgo Leningrado deitzen zen garaian bertako Metal fabrikako langileek sortu zuten. Bigarren mailan hasi zuen ibilbidea eta 1940an FC Zenit Leningrado izena hartu zuen. Lehenengo titulua 1944ean lortu zuen, Sobietar Batasuneko Kopa hain zuzen ere.
Hamarkada luzetan talde apala izan zen. 1978an Yúriy Morózov entrenatzailea fitxatu eta harrobiarekin lan eginez maila nabarmen igo zuen taldeak. 1983an Pável Sadyrin-ek ordezkatu zuen eta 1984ean Sobietar Batasuneko Liga irabazi zuen.
XXI mendea
1999an irabazitako Errusiako Kopak "urrezko aroari" hasiera eman zion ondoren 2003an Ligako Kopa eskuratu zuen. 2005ean Gazprom enpresa handia Zeniten azkiodun nagusia bihurtu zen.
2007an Errusiako Liga irabazi zuen eta hurrengo urtean UEFA Kopa (Glasqow Rangersen aurka 2-0) eta Europako Superkopa (Manchester Uniteden aurka, 2-1) eskuratu zituen. Hurrengo urteetan maila onari jarraitu dio ligak eta kopak irabaziz.
Uniformea
|
|
|
|
|
Palmaresa
Sobietar Batasuneko txapelketak: 3
- Sobietar Batasuneko Liga (1):
- 1984
- Sobietar Batasuneko Kopa (1):
- 1944
- Sobietar Batasuneko SuperKopa (1):
- 1984
Errusiako txapelketak: 20
- Errusiako Liga (10):
- 2007, 2010, 2011-12, 2014-15, 2018-19, 2019-20, 2020-21, 2021-22, 2022-23, 2023-24
- Errusiako Kopa (5):
- 1999, 2010, 2016, 2020, 2024
- Errusiako Superkopa (7):
- 2008, 2011, 2015, 2016, 2020, 2021, 2022
- Errusiako Ligako Kopa (1):
- 2003
Nazioarteko txapelketak: 4
- UEFA Kopa:
- 2008
- Europako Superkopa:
- 2008
- Atlantiar Kopa:
- 2016, 2022
Euskal taldeen aurkako partidak
Hauek dira Europako txapelketa ofizialetan Zenitek euskal taldeen aurka jokatu dituen partidak:
Denboraldia | Txapelketa | Fasea | Etxekoa | Emaitza | Kanpokoa |
---|---|---|---|---|---|
2017-18 | UEFA Europa League | Liga fasea | Zenit Real Sociedad | 3-1 1-3 | Real Sociedad Zenit |
Kanpo estekak
- (Errusieraz) Zeniten webgune ofiziala
- Datuak: Q29108
- Multimedia: FC Zenit Saint Petersburg / Q29108