Itsu-mandoka

Jolas honen moldaketak mundu osoan ezagutzen dira. Argazkian, Indiako haurrak jolasten.

Itsu-mandoka, baita ere ütsü mandokan, neska-mutilak ibiltzen ziren jokoa zen. Juan Garmendia Larrañaga etnografoak Nafarroa Beherean dagoen Sohütan, Baigorrin, jaso zuen jokoaren inguruko informazioa.[1][2] Dena dela, mundu osoan da ezaguna.

Beste izenak

Euskal Herrian

  • Alduden, Donibane Garazin, Uhartehiri, Ezterenzubin: itsu-mandoka edo itsu-astoka.
  • Ataun: tatarreen.
  • Altzain: ütsü mandoka.
  • Gipuzkoako ekialdean eta Nafarroa Garaiko ipar-mendebaldean: buleka, (buleketan).[3][4]
  • Azpeitian eta inguruan: erre-erreka.[5]
  • Mendebaldeko zenbait hizkeretan: izerka, kui-kuika, kuxi-kuxika.[6]
  • Gipuzkoako zenbait hizkeretan: ta(ll)oketan jolasean elkarri heltzen zaionean eta pux unitan elkarri ukitzen zaionean.[7]

Munduan

  • Gallinita ciega (Espainia)
  • Blinde Kuh (Alemania)
  • Mosca cieca (Italia)
  • Blind man's buff (Ingalaterra)
  • Gallito ciego (Argentina)

Arauak

Zotz egiten zen begiak nori estali jakiteko, eta neska edo mutil horrek, ukimenaz baliatuta, ezagutu egin behar zuen jolaskidea nor zen eta haren izena esan. Asmatutakoan, ezagutu berriari estaltzen zitzaizkion begiak eta horrela ematen zitzaion jokoari jarraipena.[8] Asmatzen ez badu, hiru esku-kolperekin oker dabilela esango diote. Oztopo batera gehiegi hurbiltzen bada, oihu egiten zaio kasuaren arabera: «Kasu eskuin!... », «Kasu ezker!... » edo «Geldi!... ».[9]

Itsu-mandoka pilotarekin

Jolasaren beste bariantea pilota batez jokatzen da. Begi estaliak dituen haurraren eskuetan pilota bat jartzen da. Lagunek, isil-isilik, hurbildu behar dira bizkarrez jotzen saiatuko dira, aldi berean hau esanez: «Itsu-mitsua / nun duk pilota?», «Hementxe diat», «Botazak hunat!». Orduan pilota duen haurrak hitz egiten dioten aldera pilota bota behar du; norbaiti jotzen badio, paperak aldatuko dira eta jolasa berriro ere hasiko da.[10]

Bariante erotikoak

Orazio Fidaniren lana (1610–1656). Margolaritzan sarritan erabili izan da gai erotiko gisa.

Jolaskideak haurrak ez direnean eta beste giroetan erotismoaren ikuspuntutik aukera ugari eskaintzen ditu jolasak. Beste garaietan jolasak gazteei elkar ukitzeko eta hurbiltzeko aukera ematen zien.[11]

Abestia

Haur-jolasaren inguruko abestia badago ere, Imanol Urbietaren Xixupika-1 albumean.[12]

Erreferentziak

  1. https://elearning3.hezkuntza.net/015253/pluginfile.php/1106/mod_resource/content/1/ume_jolasak_eusko_ikaskuntza.pdf, 71. or.
  2. https://hezten.eus/jolasa/itsumandoka/
  3. «Orotariko Euskal Hiztegia: buleka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  4. Orotariko Euskal Hiztegia: "Zentzukide asko ditu buleka honek: erre-erreka (G-azp), izerka (V-ger-maguna), kui-kuika (V-m), kuxi-kuxika (V-arr), ta(ll)oketan (G-goi), pux unitan (G-goi). Azken hauek ez dira oso berdinak: pux ikutu eran esaten da, tallo heltzen zaionean" A EY IV 303. (Cf. bule).
  5. «Orotariko Euskal Hiztegia: buleka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  6. «Orotariko Euskal Hiztegia: buleka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  7. «Orotariko Euskal Hiztegia: buleka» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2024-05-11).
  8. Juan Garmendia Larrañaga - Xabier Mendiguren Bereziartu: Juan Garmendia Larrañagaren hiztegi etnografikoa. Donostia: Ikastolen Elkartea, 2003. 103.or.
  9. https://atlasetnografico.labayru.eus/index.php/Itsu-mandoka._Itsu-astoka
  10. https://atlasetnografico.labayru.eus/index.php/Itsu-mandoka._Itsu-astoka
  11. http://lawebdelydia.blogspot.com/2008/06/la-gallinita-ciega-juegos-erticos.html
  12. https://www.youtube.com/watch?v=Hi9n0dt6CBY

Ikus, gainera

  • Ezkutaketa (jolasa)

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q884216
  • Commonscat Multimedia: Blind man's bluff / Q884216

  • Identifikadoreak
  • BNF: 15093512t (data)
  • SUDOC: 108812790
  • AAT: 300379163
  • Hiztegiak eta entziklopediak
  • Britannica: url
  • Wd Datuak: Q884216
  • Commonscat Multimedia: Blind man's bluff / Q884216