Milion

Milion
Jatorria
Sorrera-urteaIV. mendea
Ezaugarriak
Kokapena
LekuaCagaloglu (en) Itzuli
Estatu burujabe Turkia
Turkiako probintziaIstanbul probintzia
Metropolitan municipality in TurkeyIstanbul
Koordenatuak41°00′29″N 28°58′41″E / 41.008043°N 28.978066°E / 41.008043; 28.978066
Map

Milion (grezieraz: Μίλ(λ)ιονMíllion; turkieraz: Milyon taşı), IV. mendean Konstantinopla eraikitako miliarioa da. Monumentu honek Bizantziar Inperioaren errepide guztien distantziak markatzeko erreferentzia puntua zen. Erroman ere antzeko bat izan zen, Milliarium Aureum, Erromako foroan kokatuta.

Kokapena

Milionen hondakinak Istanbulen daude, Basilika zisternaren (Yerebatan Sarnıcı) hegoekialdeko izkinan eta Santa Sofiaren plazaren iparekialdean, Cağaloğlu auzoan, Eminönü barruti historikoan.[1]

Eraikina

Jatorrizko eraikinaren berrosaketa.

Milioiaren eraikinak kupula bat zuen, lau arku handiren gainean altxatuta. Hainbat estatua eta pinturekin apainduta zegoen. Konstantinoplaren konkistan otomandarrek, 1453an, errespetatu zuten, baina XVI. mendearen hasieran desagertuta zegoen. 1960ko hamarkadan egindako indusketetan, inguruko etxeen azpian eraikinaren zati batzuk aurkitu zituzten.

Erreferentziak

  1. Müller-Wiener, Wolfgang (1977). Bildlexikon zur Topographie Istanbuls: Byzantion, Konstantinupolis, Istanbul bis zum Beginn d. 17 Jh. Tübingen: Wasmuth. ISBN 978-3-8030-1022-3.

Kanpo estekak

  • (Ingelesez):Byzantium1200 project 3Dn berrosaketa.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q1187329
  • Commonscat Multimedia: Milion / Q1187329

  • Lekuak
  • Atlas Digital del Imperio Romano: 23785
  • Wd Datuak: Q1187329
  • Commonscat Multimedia: Milion / Q1187329