Polisindeton

Polisindeton hitza grezieratik dator (πολύς "asko" , σύν "-arekin" eta δέω "lotu") eta lokailu aniztasuna esan nahi du. Eta horretan datza, alegia, errekurtso estilisto hau: asmo estilistiko batekin juntagailuen errepikatzean, hain zuzen. [1]

Gabriel Arestiren adibide bat "eta"ren polisindetonez:[2]

Etzen honen kexati izan gure aita;
etzen izan, baina
nire damua da
ta nire tristura,
iluntasuna ta
isiltasuna nire etsaiak baitira.

Modu horretan esanahia indartu egiten da. Batzuetan errekurtso honekin diskurtsoa lasaitu egiten da, moteldu, hausnarketarako giro egokia sortuz.

Badago erabat aurkako den errekurtsoa: asindeton alegia. Hau juntagailuak kentzean datza.

Erreferentziak

  1. Xabier Altzibar 656 or.
  2. Obra guztiak I, Donostia: Kriselu, 268.or

Bibliografia

  • Euskaltzaindia: Literatura terminoen hiztegia. Bilbo: 2008. 657-658 or. Xabier Altzibarren artikulua.

Ikus, gainera

  • Asindeton.

Kanpo estekak

  • Euskaltzaindiaren literatura hiztegia.
Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q426492
  • Wd Datuak: Q426492