Viggo Johansen

Viggo Johansen

Irudi gehiago
Bizitza
JaiotzaKopenhage, 1851ko urtarrilaren 3a
Herrialdea Danimarka
HeriotzaKopenhage, 1935eko abenduaren 18a (84 urte)
Familia
Ezkontidea(k)Martha Johansen (en) Itzuli
Seme-alabak
ikusi
  • Nanna Ullman (en) Itzuli
Anai-arrebak
ikusi
  • Helga Johansen (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaDanimarkako Arte Ederren Errege Akademia
Irakaslea(k)C.V. Nielsen (en) Itzuli
Ikaslea(k)
ikusi
  • Gerda Wegener
    Walter Schwartz (en) Itzuli
    Viggo Brandt (en) Itzuli
    Elof Risebye (en) Itzuli
    Johannes Britze (en) Itzuli
    Harald Hansen (en) Itzuli
    Hans Henningsen (en) Itzuli
    Marie Henriques
    Helvig Kinch (en) Itzuli
    Theodora Krarup (en) Itzuli
    Carla Colsmann Mohr (en) Itzuli
    Clara Vilhelmine Carl (en) Itzuli
    Olivia Holm-Møller (en) Itzuli
    Micholine Anemine Poulsen (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakmargolaria
Lantokia(k)Kopenhage
Lan nabarmenak
ikusi
  • Aftenpassiar (en) Itzuli
    Joyful Christmas (en) Itzuli
Jasotako sariak
ikusi
  • Thorvaldsen domina
KidetzaSkagengo margolariak
Genero artistikoaerretratua

Viggo Johansen (1851ko urtarrilaren 3a-1935eko abenduaren 18a) Danimarkako margolaria eta Jutlandiako iparraldean udaro elkartzen zen Skagengo margolariak taldeko kide aktiboa izan zen. 1890eko hamarkadan Danimarkako margolari garrantzitsuenetako bat izan zen.[1]

Biografia

Mutikotan, Johansenek jada bazeukan Wilhelm Marstrandek aitortutako marrazketarako talentua. Danimarkako Arte Ederren Errege Akademian ikasi zuen 1868tik 1875era arte, figura pinturan espezializatuz, baina ez zuen graduondoko azterketa gainditu.

Esaten da Skagenen, musika jotzeko margotzeko bezainbesteko interesa erakutsi zuela.[2] Anna Ancheren lehengusu Martha Møllerrekin ezkondu zen. 1880an. Martha sarritan bere modelo izan zen. Viggo Johansenen alaba, Ellen, margolaria ere izan zen. Johannes Ottesen margolariarekin ezkondu zen.[3]

Bere lehengo lanak Hornbæk herrikoak dira, non 1872 eta 1876 artean margotu zituen Et Maaltid eta Nabokonens Besøg bezalako lanak. Skagen nargolariekin 1875ean lotu zen lehen aldiz, Karl Madsen eta Michael Ancher bere ikaskideek bultzatuta.[4]

1885etik aurrera, Parisen egin zuen erakusketa; bertan Claude Monetek inspiratu zuen, batez ere kolorearen erabileran, Christian Bindslev er syg (Christian Bindslev gaixorik dago, 1890) margolanean ikus daitekeen moduan; Christian Krohgen, Skageneko beste margolarietako baten eragina ere erakusten du. Paristik itzuli ondoren, bere margolanek tonu argiagoak hartu zituzten; Frantziako artisten lanetan beltzaren eza nabaritu zuen eta bere aurreko lanak ilunegitzat jo zituen alderatuz.

Hala ere, Johansen gogoratzen da bereziki bere barruko argi-efektu apalengatik —horietako asko Parisera bisita egin ondoren margotu ziren— Glade jul (Eguberri on, 1891), [1. oharra] Aftenpassiar (Arratsaldeko elkarrizketa, 1886) eta Aftenselskab i kunstnerens hjem (Bilera artistaren etxean, 1899) eta etxeko familia-bizitzaren eszenak, baina paisaiak ere margotu zituen (Skagen, Tisvilden). 1891n, Johansenek Peder Severin Krøyerrekin eztabaida gogor bat izan zuen eta, ondorioz, Ancher familiarekin izandako harremana estua hoztu egin zen eta berak eta bere familiak hainbat urtez ez zuten Skagen bisitatu.

1888tik 1906ra, Artisten Akademiako Emakumeen Eskolan irakatsi zuen. Ondoren, han irakasle izan zen 1920ra arte eta, denbora batez, bertako zuzendarietako bat izan zen.[5]

Sariak

1886an, Johansenek Erakusketaren Domina jaso zuen Evening Talk margolanagatik. 1889an, Skagengo artista askok sariak jaso zituzten Parisko Erakusketa Unibertsalean; Johansenek Urrezko Domina irabazi zuen Børnene vaskesek lanarekin.

Iruditegia

  • Artistaren familia
    Artistaren familia
  • Arratsaldeko elkarrizketa (1886)
    Arratsaldeko elkarrizketa (1886)
  • Eguberri on (1891)
    Eguberri on (1891)
  • Tibirkeko eliza
    Tibirkeko eliza
  • Arrantza banatzen
    Arrantza banatzen
  • Christian Bindslev gaixorik dago (1889)
    Christian Bindslev gaixorik dago (1889)

Erreferentziak

  1. https://arthive.com/es/artists/64570~Viggo_Johansen
  2. http://www.rosekamp.dk/DBL_All/DBL_12_text.pdf
  3. https://web.archive.org/web/20160409154004/http://www.vores-nordsjaelland.dk/page_id__863_path__0p57p66p274p.aspx
  4. Svanholm, Lise (2001). Northern Light - The Skagen Painters. Gyldendal. ISBN 978-87-02-02817-1, 54.or.
  5. https://denstoredanske.lex.dk/Viggo_Johansen

Kanpo estekak

Autoritate kontrola
  • Wikimedia proiektuak
  • Wd Datuak: Q2259866
  • Commonscat Multimedia: Viggo Johansen / Q2259866

  • Identifikadoreak
  • WorldCat
  • VIAF: 70246519
  • ISNI: 0000000067083710
  • BNF: 155504852 (data)
  • GND: 1151139734
  • LCCN: n81037668
  • SUDOC: 237854708
  • ULAN: 500007162
  • KulturNav: id
  • RKD: 42379
  • Wd Datuak: Q2259866
  • Commonscat Multimedia: Viggo Johansen / Q2259866